domingo, 4 de junio de 2017

Bihar, Bilbora txangoa!

Ipuin txapelketa baten sari banaketa dela eta, bihar, goizeko bederatziak eta laurdenetan seigarren maila guztia bilbora abiatuko gara. 
Esan bezala, 9:15etan bilbora eramango gaituen autobusa hartuko dugu, seguruenik, autobusean, ordu laurden bat baino gehiago egongo gara, herriz herri pasatzen delako, beraz...pazientzia beharko dugu!
Sari banaketa hamabiak inguruan izango denez ez daukagu bilbon bueltaka ibiltzea beste erremediorik. Agian, geldialditxoren bat egingo dugu bilbon eta karta jokoak edo antzeko zerbait eramanez gero ederto pasa dezakegu! 
Izan daiteke ekitaldia pixka bat berandu hastea edo besterik gabe, sari banaketak pentsatutakoa baino denbora gehiago irautea beraz, etxera jatera zoaztenok, badazpada ere zuen gurasoei pixka bat berandu helduko zaretela esan. 
Bilbora eraman behar ditugun gauzak motxila txiki bat, barik txartela, amaiketakoa (opzionala baina gomendagarria) eta jolas txikiren bat (opzionala) dira.
Primeran igaroko dugu eguna!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario