jueves, 22 de junio de 2017

Azken bi urteak egian


Egian egondako azken bi urteak izugarriak izan dira. Bosgarren mailan, klaseak aldatzerakoan ezagutu genuen elkar. Guztiak ezagunak ginen, bat izan ezik: Asier. Asier, Ciudad Realetik etorritako mutil bat zen, bere amaren jaioterria Galdakao zenez Asierreri euskera pixka bat erakutsi zion. Asierrek oso arin ikasi zuen euskaraz hitz egiten. Oso esperientzia onak eduki genituen bosgarren mailan, baina, zoritxarrez, Asier bere herrira itzuli zen seigarren maila hasteko, berri ona, ordea, oraindik berarekin erlazioa mantentzen dugula da.
Seigarren maila hasterakoan, Laguasetatik Jon etorri zen. Seigarren mailakoak hain astunak izatearen emaitzak oso onak izan ziren, bi eguneko bidaia bat lortu genuen Gorozikara! Han oso ondo pasatu genuen, nahiz eta arratsaldero pare bat ordu egon frontoian sartuta. Seigarren mailako azken hiruhilekoa azterketaz goraino egon da baina, zorionez guztiak nota onekin pasatu ditugu (orokorrean). Orain, institutora goaz, etapa berri bati hasiera ematera. Egia esan, ez goaz guztiz pozik, gure eskola zaharra atzean utziko dugu, eta hori gutxi balitz, Garazi, Alba eta Enai beste eskola batzuetara doaz. Faltan botako zaituztegu!!!
GANDASEIB 16-17

No hay comentarios:

Publicar un comentario