domingo, 2 de abril de 2017

Folioak gordetzeko kutxa.


Folioak gordetzeko "kutxa" bat egin nahi duzue? Seguru baietz, nire pausuak jarraitu eta lortu dezakezue!!! 

MATERIALAK:Resultado de imagen de caja para guardar papeles

- Zereal kutxa.
- Permanentea. 
- Erregela. 
- Koloretako papera. 
- Zeloa. 

NOLA EGIN:

1. Zereal kutxa hartu eta goiko irekiguneak moztu. Permanentearekin goiko zatian zazpi zentimetro markatu eta bere parean dagoen kartoian ere. Eskuinean betik gora zazpi zentimetro terdian permanentearekin marka txiki bat egin, pareko kartoi zatian ere berdina egin beharko duzu. 
2. Permanentearekin egindako markak erregelaren laguntzaz marra batez lotu. Ondoren marra eredutzat hartuz moztu ezazu kartoi kutxa bi aldeetatik. 
3. Dagoeneko, estruktura eginda daukazu, orain falta zaizun gauza bakarra paperarekin forratzea da. Forratu ondoren zeloa hartu eta izkina guztiak itsatsi, horrela zihurtatuko zara papera ez dela inoiz ere kartoietik askatuko. 
4. Nahi baduzun gauzak idatzi ditzakezu, adibidez: eskolako paperak edo etxerako lanak, nahi duzuna.  Bukatu duzu dagoeneko!

Gai izan zara eskulana bukatzeko? Uste dut baietz! Nik egin ahal izan badut edonork egin dezake. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario