lunes, 24 de abril de 2017

ELKARTASUNA NEPALEKIN

Hurrengo Larunbatean, Apirilaren 29an Ardantza parkean elkartasunaren festa bat ospatuko da. Sansara Nepal elkarteak antolatzen du festa hau dirua biltzeko Nepaleko lurrikararen II urteurrena dela eta.


Festa hartan hainbat jarduera egongo dira, adibidez: Zumba, Nepaleko dantzak, Karibbean dantzak, zozketak, spining... Nepaleko janari eta goxoki tipikoak egongo dira ere bai.



Egun berezi horretarako, Elexalde gimnazioak Zurrut tabernarekin elkar lan egingo du aktibitateak eta erakustaldiak antolatzeko.



Aktibitate haien artean, gure zumbaren taldeak, "Zumba Kids", arratsaldeko seiretan erakustaldi batekin parte hartuko du. 



La imagen puede contener: texto

Denok gonbidatuta zaudete!!! Festa arratsaldeko lauretan hasiko da. Animatu eta parte hartu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario