jueves, 13 de abril de 2017

6 ORDU AIREPORTU BATEAN

Ez nabil txantxetan, 6 ordu ibili nintzen aireportu baten, 6 retan joan ginen, 6:30 hegazkina hartu behar genuelako, baina 6 orduko atzerapena eukin genuen.
Oso triste eta aspertuta negoen, nik pentzatzen nuelako ez ginela aterako, zeren eta hamabietan aeroportua itxi egiten dute. Baina gauza on bat gertatu zitzaidan...
Bilbotik Lisboara bidaia hartuta geneukan,eta osabak aireportura eraman gintuen, aita, ama, nire ahizpa eta niri. Hara sartu, eta gure bidaiak atzerapena zeukan, baina ez zuen jartzen zenbat denporakoa. Handik apur batera, ordu bateko atzerapena jarri zuen,eta geroago,beste ordu batekoa...Horrela gaueko hamabiak arte.
Nire ama eta aita galdezka hasi ziren eta ni beraiekin joan nintzen eta atzerapenarengatik tiket batzuk emon ziguten aireportuko dendetan gastatzeko, oso berandu zelako eta eragozpenagaitik.
Orduan Burger king-era joan ginen eta han Pedro izeneko mutil Portugues bat ezagutu genuen .Gero eta Burgerkina ,goxoki eta txikle batzuk erosi genituen ,eta hori guztia ezer ordaindu bartik izan zen.
Azkenean 12etan hegazkina atera zen eta goizeko ordu 2 heldu ginen .Lisboako aeroportuan beste arazo bat euki genuen hegazkinetik jaisteko ..... ez geneukala eskailerak hegazkinetik jaisteko eta orduan 30 minutu gehiago egon ginen han sartuta. Ez dut gezurra esaten, azkenean ordu erdi gehiago egon ginen han barruan.
Eta beste ordu erdi bat hotelera joateko, hau da, gaueko hiruretan heldu ginen hotelera.
Baina badakizue zer gertatu zen hotelean?
Logela 2 ohe baino ez zeukala, baina gau horretan han gelditu ginen eta hurrengo egunerarte ez ziguten beste logela bat emon.

Hori bai egun korapilatzua eukin genuela!!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario